2010-05-28

7.ARIKETA: Iragarkien elementuak aztertuz

Iragarki hauek analistu genituen: 1-Toyota“Surfer”; 2-Iberostar “Antonio Banderas”; 3-F.C Barcelona “Nos dejamos la piel”; 4-Mahou “Paraiso”; 5-Leche Celta “Celtunis”; 6-EITB “Estas en casa”; 7-El Corte Ingles “lavadora”; 8-11888 “Paco Leon”; 9-Emilio Tucci eta 10-Guggenheim

Hemen klasean egin genuen spot-en analisi taula:


10 iragarki hauetatik 7ek erabili dute argumentu emozionala. Bakarra izan da arrazionala eta bi mistoak izan dira.

Umoreari dagokionez gehienek erabilil dute, 10etik 6ek.

Analisatu ditugun iragarkietatik bat bera ere ez da didaktikoa izan. Hala ere, 11888 zerbitzuaren iragarkiarekin eztabaidan ibili gara, didaktikoa zen ala ez erabakitzeko. Zerbitzu hau nola erabiltzen den “azaltzen” du iragarkiak nolabait esatearren. Baina azkenean ez dela didaktikoa erabaki dugu.

Fondoko musika batek ezik denek erabili dute. Salbuespena lehen aipaturiko iragarki bera da, 11888 zerbitzuarena, eta honek jingle-a erabili du.
Ospetsuen erabilera spotean lauk erabili dute, baina bi kasutan ospetsuak berak ziren produktua ere. Beraz, esan dezakegu bik bakarrik erabili dituztela ospetsuak. Antonio Banderas Iberostarren iragarkian eta Paco León 11888renean.

Over ahotsari dagokionez, 2 kasutan ez zen azaltzen eta bestelakoetan, gehienetan gizonezkoa zen, 6 kasutan juxtuki. Eta 2 kasutan emakumearena zen ahotsa.

Nahiz eta erabilitako lagina oso txikia izan, 10 spot bakarrik ikusi baititugu, hainbat gauza garbi ondoriozta ditzakegu:

-Over ahotsa gizonen gauza dela ematen du, emakumearenaren ahotsaren aldean askoz gehiago erabiltzen baita gizonezkoena. Gure kasuan 3 bider gehigotan azaltzen da gizonezkoen ahotsa, over ahotsa bezala. Eta orokorrean ere honela da.

-Fondoko musika ia iragarki guztietan erabiltzen da.

- Argumentu emozionala arrazionala baina askoz gehiago erabiltzen da.

- Gero eta spot didaktiko gutxiago erabiltzen dira.

- Ospetsuak erabiltzen diren iragarkiak ez dira hainbeste. Nahiz eta hauek iragarkia gogorarazi askotan.

Hori bai, umorea 10etik 6 spotek erabiltzeak asko harritu nau. Pentsatzen dut kasualitatea izango dela. Hau da analisatu ditugun spot-en %60ak erabiltzen du umorea. Eta hori ez zait iruditzen normalean honela denik.

No hay comentarios: