2010-05-28

5 eta 6. ARIKETAK: Post-testa (Voll-Damm)

Ariketa hau egiteko aukeratu dugun iragarkia Voll Damm zerbezarena da. Hain zuzen ere azken egunotan telebistan ikusi dezakegun "Doble o nada" kanpaina:

http://www.youtube.com/watch?v=H7Ip3jE7oF4&feature=player_embedded

Tarjeta-aukeratu:
Gure target-a gaztea izango da. 20-30 urteko erdi-goi-mailakoak diren neska-mutilak.
Xede talde hau produktu honen kontsumitzaile potentziala uste dugulako eta post-testa egitean target honetara errazago izango zaigulako aukeratu dugu.

Sarrera:
Ikerketaren helburu nagusia gure xede-taldeak Voll Damm iragarkia gogoratzen duen eta nola gogoratzen duen jakitea da. Ea kanpainaren mezua ulertu den, hau da zerbeza berezia dela.

Metodologia:
Bi metodologia mota erabiliko ditugu gure ikerketa aurrera eramateko, alde batetik zuzenekoa eta bestetik posta bidez.

Agencia: Villarrosàs



Inkesta

Mesedez, inkesta hau egiteko minutu batzuk hartu itzazu, informazio hau gure iragarkia gogoratzen den, nola gogoratzen den eta ea mezua ulertu den jakiteko da.Zure erantzunak modu konfidentzial batean erabiliko dira eta ez da erabiliko ikerketaren helburuetarako ez den ezertarako. Inkesta hau 5 minutu inguruan egiten da.

1. Azken egunetan ikusi duzun zein iragarki gogoratzen dituzu? Horrela bada mezua gogoratzen duzu? Edo kanpainaren elementurik?

2. Zerbezaren iragarkirik gogoratzen duzu? Zein? Horrela bada mezua gogoratzen duzu? Edo kanpainaren elementurik?

3. Eta "Doble o nada" slogana duenik? Horrela bada mezua gogoratzen duzu? Edo kanpainaren elementurik?

4. Normaltasuna behin eta berriz aipatzen duenik? Horrela bada mezua gogoratzen duzu? Edo kanpainaren elementurik?

5. Txakur bat ageri denik? Horrela bada mezua gogoratzen duzu? Edo kanpainaren elementurik?

6. Eta buldog txakurrik ageri denik? Horrela bada mezua gogoratzen duzu? Edo kanpainaren elementurik?

Kanpainaren ulerkuntza, pertzepzioa eta iritzia

7. Zer esan edo adierazi nahi izan da kanpaina honetan?

8. Zer motatako zerbeza iruiditzen zaizu?

9. Besteekiko zein ezberdintasun ditu?

10. Ados zaude kanpainaren ezaugarri hauekin?
Ulerkorra; Dibertigarria; Tentagarria; Sinesgarria; Originala; Polita
1 2 3 4 5 6 7 8

11. Kanpainak publikoaren inplikazioa bultzatzen du?

12. Gogoeta eta eztabaida sortzeko gaitasuna du?

13. Norbaitekin komentatu duzu zuk kanpaina?

14. Kanpaina eraginkorra izan dela uste duzu?

15. Zertan egin dute huts?


Emaitzen analisia

Azken egunetan ikusi dituzten iragarkien artean zein gogoratzen dituzten galdetu ondoren, ikus dezakegu guk proposatutako iragarkia %12ak gogoratzen duela.

Zerbezaren iragarkirik gogoratzen duten galdetu diegunean, berriz ere %12ak erantzun digu gurea ezagutzen dutela eta batek baina gehiagok eslogana ere ezagutzen zuen “Doble o Nada”.
Eslogana zein den aipatu diegunean berriz, %20ak ezagutzen zuela iragarkia esan digute. Gutxi gora behera gogoratzen ziren nolakoa zen iragarkia.
Ikusi dugunez lehen faseari dagokionez, %20ak gogoratzen zuen guk proposatutako iragarkia.


Jarraian bigarren faseko datuak azalduko ditugu:

Iragarkia ezagutu duten guztiek, kanpainak zer adierazi nahi duen galdetu diegunean honakoa erantzun digute: “Voll Damm-a garagardo berezia dela, hau kontsumitzen duenari bera ere berezia dela sinestaraziz”. Gutxi gor behera erantzun guztiak ildo horri jarraitzen zioten.
Zer motatako zerbeza iruditzen zaien galdetu diegunean, erantzun ezberdinak jaso ditugula esan dezakegu. Jende gehienari ona iruditzen zaien harren, iragarleak adierazten duen ezberdintasun handiegirik ez dagoela esan digutela.

Beste zerbezekiko ze ezberdintasun dituen galdetu diegunean berriz erantzun kontrajarriak jaso ditugu, batzuen ustetan zapore eta kolore ezberdina dituela esan digute. Beste batzuk berriz ez dela gehiegi desberdintzen eta hori dela honen akatsa.

Kanpainak ia publikoaren inplikazioa bultzatzen duen galdegin diegunean, gehiengoak ez dakiela erantzun digute aldiz, batek baina gehiagok produktua kontsumitzera bultzatzen duela adierazi digute.

Gogoeta sortzeko gaitasuna duen galdetu diegunean, iritziak erdibituta daudela esan dezakegu, erdiak baiezkoa erantzun du eta beste erdiak ezezkoa.

Kanpaina ia beste norbaitekin komentatu diegun galdetutakoan, %80ak ezetz erantzun digute.
Eraginkortasunari buruz galdetu diegunean, gehiengoak ez dakiela erantzun digute, egia esan zaila da hori erantzutea.

Zertan huts egin duten galdetu diegunean, gehiengoak ez du ezer ere erantzun. Baina honako erantzun hau gustatu zaigu eta hemen jartzen dugu “Espainiar estatuan erabiliko den iragarkia izanik, eta espainiar estatuan dagoen kateto mordoa kontutan hartuz, ez dut uste publikoaren portzentaje handi batek mezua ulertuko duenik”.


Ondorioak

Post-test hau egin ondoren atera ditugun ondorio nagusiak honakoak dira, alde batetik jendearen gehiengoak ez duela iragarkia gogoratzen azpimarratu nahiko genuke, hau da, %20ak bakarrik gogoratzen zuen Voll Damm “Doble o nada” iragarkia. Baina, gogoratzen zuten guztiek edo ia guztiek bazekiten zein zen iragarkiak adierazi nahi zuena eta alde horretatik nahiko positiboa dela esan behar dugu.

Beste alde batetik, aipatu behar da nahiz eta gure ikerketa edo post-testa Voll Damm-en inguruan izan jendeak gehien ezagutzen dituen iragarkiak Mixta-renak izan direla. Honekin ikus dezakegu, jendeak kreatibitatea eta entretenigarritasunaren bidez ezagutzen dituela iragarkiak, hori horrela izan harren aldiz, ondoren ez dute mezua ondo ezagutzen edo ez dakite zer adierazi nahi duen iragarkiak. Gure kasuan aldiz, ikusi dugu iragarkia gogoratzen zuten denek zekitela zertaz zioan edo zer nahi zuen adierazi iragarkiak.

Amaitzeko, aipatu behar dugu gure iritziz nahiko harrera ona izan duela gure iragarki honek eta mezuaren esanahiari dagokionez ezagutzen zutenen artean izan duen ezagutza mailak harritu egin gaituela esan behar dugu, oso handia izan baita.

No hay comentarios: