2008-10-31

Galerna

Galerna 2008an sortu zen zumaiako herri aldizkaria da. Euskara hutsean idatzia. Herriko hainbat eragileren artean sortutako argitalpena da eta hiru hilean behin banatzen dute, doan. Jendearengana iristeko zailtasunak zituztela eta aldizkari bat argitaratzea erabaki zuten herriko hainbat talderen artean: ZUGA, Segi, Emakume Taldea, Txinparta, rock taldeak, Bertso Eskola, Natur Taldea...

Eragile bakoitzak bere tartea izaten du aldizkarian, baina, horrez gain, amankomunean landutako gaiak egoten dira: elkarrizketak, inkestak, nazioarteko gaiak... Lehen zenbakiak 400 aleko tirada izan zuen eta institutoan eta tabernetan banatu zuten. Dagoeneko harpidetza dutenei etxeetara eramten zaie

webguneen top 7a!!!

http://www.wikipedia.com/
Wikipedia webgunea entziklopedia askea da. Handiena eta onena dela esan dezakegu. Bertan ia denetarik bila dezakezu. Gainera informazioa hainbat eta hainbat hizkuntzetan aurki dezakegu. Interesa duzunaren gainean informatzeko oso egokia da eta lanak egiteko orduan ere oso erabilgarria izan daiteke bertan dagoen informazio zabala dela eta.

http://www.eitb.com/
Albisteak eskuragarri ditugu webgune honetan. Telebistan ematen diren programak eta bideoak ere ikusteko aukera ematen digu webgunea honek.

http://www.youtube.com/
Mota guztietako bideoak aurki ditzakegu emen. Webgune hau baita bideo gehien duena.

http://www.news.google.com/
Munduko albisteen gainean informatzeko toki egokia. Google webgunearen beste aplikazioetako bat da, google maps eta beste hainbat bezelaxe.

http://www.berria.info.com/
Berria egunkariaren webgunea da. Bertan egunkariaren eguneroko edizio digitala aurki dezakezu. Horretaz gain Blogak, Berria TB (bideoak)... aurki ditzakezu. Informazioa euskeraz dago.

http://www.worldphotos.com/
Munduan gertatzen diren albisteen berri ematen digu webgune honek. Argazki bidez ematen digute albistearen berri, noski, beti ere idatziz pixka bat lagunduz. Politika, ingurugiroa, ekonomia, kirolak... inguruko gertaerak aurki ditzazkegu.

http://www.news.bbc.co.uk/
Ingalaterrako albisteak ikusteaz gain, mundu osoko albisteak ikusteko aukera ematen digu webgune honek. Bi bertsio baititu, Ingalaterrakoa eta internazionala. Azkartasun haundiz ematen dituzte albisteak eta hori oso garrantzitsua da.

Lehenengo laneko erantzunak:

1- Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbon eta Gasteizen.

2- Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira asken egunetan, Kazakhstango Errepublikan.

3- Litekeena da Marokon edo Gambian izatea aldaketa klimatikoari buruzko datozen topaketak.

4- Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

5- Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

6- Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurduen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa alegia.

7- Euskal arrantzaleek Seychelleetako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsas piraten beldur