2010-06-07

10.ARIKETA: Publizitate sexistari begira

Emakunderen baitako Begirak -Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitzak- honako jarraibide hauek eman ditu publizitate sexista antzemateko:

-Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
-Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
-Etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
-Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
-Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe.
-Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
-Emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten den iragarkietan.
-Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.


15 iragarki aukeratu ditut eta goiko argibideak jarraituz sexistak diren edo ez erabakiko dut:


1-McDonald's: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048222012501/mcdonalds.1.html

Iragarki hau ez da sexista.


2-Anchor: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048416012501/anchor.1.html

Ez da iragarki sexista ezta gutxiagorik ere.


4-Axe: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048183012501/axe.1.html

Iragarki hau guztiz sexista da (Axeren asko bezala). Bertan emakumeak gizonezkoen menpekotzat agertzen dira. Objektu sexualak izango balira bezala ikus ditzakegu nahiz eta spotaren amaieran bakarrik irten.

5-Nokia: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048098012501/nokia.1.html

Iragarki honetan emakume eta gizonen estereotiporen bat sumatu daiteke zeren eta gizonak mugikorraren GPSa motorrean ibiltzen ari direla erabiltzen dute eta emakumeak zapata denda bat aurkitzeko erabiltzen du. Hala ere ez dut uste honegatik emakumeen aukerak eta espazioak murrizten dituztenik, beraz ez nuke esango iragarki sexista denik.


6-Seat León: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048086012501/seat-leon.1.html

Iragarki honetan sexismoa sumatu daiteke. Gizon bat ageri da lan egiten, kotxea hartzeko momentuaren zain, eta kotxea hartzerakoan emakume bat sartzen da baita kotxean, elementu gehigarri moduan bakarrik agertuz.


7-La Casera: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048050012501/casera.1.html

Iragarki honetan ez da ageri emakumeen aurkako elementurik, beraz ez da sexista.


8-Port Aventura:
http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048211012501/portaventura.1.html

Iragarki honetan ez dago sexismorik emakume eta gizonezko desberdinak agertzen baitira egoera berdinean.


9-Fiat: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048493012501/fiat.1.html

Ez zait publizitate sexista iruditzen baina, sexuaren agerpena modu inplizituan agertzen du, eta beraz, zenbait kexa jaso ditzakeela uste dut.


10-Aquarius: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048301012501/aquarius.1.html

Iragarki honetan ez dago sexista izateko inolako ezaugarririk, beraz ez da sexista.


11-Pans&Company: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048207012501/pans-company.1.html

Ez da iragarki sexista.


12-San Miguel: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048141012501/san-miguel.1.html

Iragarki hau ere ez da sexista.


13-Barceló hoteles: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048638012501/barcelo-hotels-resorts.1.html

Iragarki hau ikusita, ez dela publizitate sexista esan dezakegu.


14-Dulux: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048598012501/dulux.1.html

Honako iragarki hau ere ez zait sexista iruditu.


15-Ambar: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048567012501/ambar.1.html

Iragarki honetan ere ez dago sexismo arrastorik.

9.ARIKETA: Publizitatearen mugak

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Salaketa funtsik gabea izan arren, marka irudia kaltetua ateratzen da normalean. Epaiketa egin eta sententzia ezagutu baina lehen, jendearen buruan marka horren irudia txartu egiten da. Gainera, gero asko ez dira enteratzen sententziaz, eta kasu hipotetiko batean iragarleari arrazoia emanda ere sententziak, pertsona hauek marka irudi horrekiko ideia negatiboa edukitzen jarraituko dute. Marka irudi negatiboa hartzeak gainera, salmentetan ere seguruenik eragina izango duela.
Bestalde, behin salaketa jaso ostean iragarleak iragarkia kendu behar izaten du, eta beraz beste bat egin, horrek dituen gastu denekin.

Beraz, marka irudiari dagokionez zein ekonomikoki kaltetua ikusten da, salaketa funtsik gabea izanda ere.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Publizitatea eta beste edukien desberdintasun handiena, asmoa edo helburua da. Hau da, publizitatea saltzeko da eta besteak entretenitzeko.
Hala ere pelikula biolento eta odoltsu batean edo pelikula porno batean (ez dut uste hemen publizitatea egoten denik normalean, baina egongo da pelikularen bat publizitatearekin) zerbaiten publizitatea egiten denean, product placement-aren bitartez adibidez, asmoa saltzea da publizitatean bezalaxe, baina hemen onartua dago. Zergaitik? Erantzuna erraza da. Irakurri dugun “Los limites de la publicidad” artikuluan dioen moduan, “quien hizo la ley hizo la tranpa”, denean bezalaxe.

Ondoren esan beharra dut artikulu honetan akats bat bilatu dudala. Honekin zerikusia duena. Kiroletan tabakoarekin zer ikusia zuten patrozinioak 2005ean debekatu zituzten, hau da tabakoaren iragarkiak debekatu zituzten une berean. Hori bai, dagoeneko tabakaleraren batekin kontratua sinatua bazuen norbaitek ere, hiru urteko epea utzi zioten tabakoaren patrozinioekin amaitzeko. Horaindik eta gehiago esango dut, Formula 1-eko Ferrari auto etxeari bere “monoplazan” barra kode batzuk zituen eta hau kentzea egin zioten erretzera bultzatzen zuela esanez. Azken erabaki hau gehiegizkoa iruditzen zait.

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Paradoxa honen erantzuna argia da: NEGOZIOA, DIRUA.

Estatuak diru pila bat irabazten du tabakoaren inpuestoarekin eta ez zaio komeni ilegalizatzea. Baina estatuaren irudia garbi mantentzeko debekatu egin dira honen inguruko iragarkiak eta patrozinioak.

Publizitateak azken finean kontsumora bultzatzen du baina ez dut uste inor erretzen hasi denik tabako marka baten iragarki bat ikusteagaitik…

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Auto-erregulazioak, filtro baten lana egiten duela esan daiteke. Autocontrol erakundearen bitartez, kaleratzeko prest dauden iragarkiak, aztertu egiten dira eta arazoren bat ikustekotan iragarleari, egin duten iragarkiak dituen hutsegiteak jakinaraziko dizkiote. Era honetan, dirua eta denbora aurreztea ahalbidetzen da, filtro honetatik, pasatzen ez bada eta salaketa bat jartzen badiote iragarleari arazoetan sartuta ikusiko delako.

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Nik uste dut publizitatea librea izan beharko litzatekeela, beti ere pertsonen oinarrizko eskubideak errezpetatuz eta publizitate engainugarria erabili gabe.

Gaur egun denek dakite publizitatearen helburua saltzea dela. Beraz uste dut publizistak libre izan beharko liratekeela bere imajinazioa publizitatean txertatzeko (honek eduki sexuala zein biolentoa izan), honela publizitatearen helburua ezagutzen dituztenak (umeak ezik populazio osoa) persuaditzen saiatzeko.

Haurren kasua uste dut dela babestu beharko litzatekeen kapaza, hauek ez baitakite zein diren publizitatearen helburuak, gainera publizitatea librea litzatekeen mundu batetan, arrisku handiena izango lukeen gizartearen sektorea izango litzateke hau. Beraz hauei zuzendutako publizitatea kontrolatzea nahiko izango litzatekeela uste dut.

Hiritar sinple baten ikuspuntuan jarri ezkero ziur beste ikuspuntu bat izango nuela. Hau da protekzionismo osoaren alde egongo nintzateke, honela publizitateak pertsuadi ez nezan.

8.ARIKETA: Publizitatea entretenimentua edo salmenta tresna?

1-Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?

Nik uste nuen jende gehiena asebetetzen zela iragarkiak gehiegitan ikusi ondoren. Eta horrek iragarki hori ikusi nahi eza edo gorrotoa ere ekar zezakeela uste nuen. Beraz iragarki horrekiko jarrera ezkorra sortuz.

Argitu behar da, orokorrean iragarki bat zenbat eta gehiago ikusi, hau da frekuentzia edo maiztasuna handiagoa izan, hau eraginkorragoa izatea ahalbidetzeb du, beti ere, errepikapen horrek muga batzuk errespetatuz. Eta mugi hori gainditzen denean, lehenago esan dudan moduan, gogaikarria suerta daiteke.

Baina artikulu honetan nire usteen aurkako datuak agertu dira. Jendearen %91,4ari ez dio molestatzen dagoen publizitate saturazioak. Beraz ni molestatzen diotenen %8,6ko talde txikian nago.

Gainera saturazio honekin, hartzaileak buruan iragarki batzuk bakarrik geratzen zaizkio. Gure burmuina ez baita kapaza iragarki horiek guztiak gogoratzeko. Beraz, saturazio hau iragarleentzat oso txarra da.

2-Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditu etekinak egoera horretatik?

Legeriaren arabera ordu betean gehienez 10 minutu publizitate egon beharko lirateke. Eta artikuluan esaten denez, Tele5 eta Antena3-ek beraien emisioaren laurdena ematen diote publizitateari. Hau da 15 minutu ordu betero. Beraz, legeria urratzen dute.

Hala ere, expediente administratibo bat edo beste bakarrik irekitzen zaizkie kate hauei, azken urteetan egunero ari direnean legea urratzen. Gainera honegatik santzioren bat jarri izan dioten bakoitzean telebista kateek hau arazorik gabe onartzen dute, santzio ekonomikoa miseria bat baita, gehiegizko saturazio horrekin, egunero irabazten dutenarekin konparaturik.

Horrela, nahiz eta teorian isun edo zigor hori legea urratzen duten bakoitzean (egunero) ezarri beharko zitzaiekeen, praktikan oso gutxitan jasotzen dute zigorra. Eta gainera, lehen esan bezala, zigorra ezarrita ere berean jarraitzen dute, legearen aurka doan ekintza hori egitearren lortzen dituzten etekinak izugarrizkoak baitira.

Legeria hau betearazi beharko lukeen Zientzia eta Teknologia sailak ez ikusiarena egiten du, beraz esango nuke berau dela legea ez betetzearen kulpable nagusia. Eta garbi dago etekina ateratzen dutenak telebista kateak direla, eta a zer nolako etekinak gainera.

3- Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan?

Iragarki nabarmenak egiteko ahaleginak, mezua aldarazi du. Hau da, lehen produktu edo zerbitzu bat saltzen zen iragarkietan, eta orain istorioa entretenigarriak kontatzen saiatzen dira, beraien konpetentziarekiko ahalik gehien desberdintzeko, eta honela hartzaileak mezu horri buelta batzuk eman diezazkion, ondoren mezu hori gogoratuz iragarkiaz eta era berean produktuaz, zerbitzuaz, ala markaz gogora daitezen.
Iragarki nabarmenen adibide garbiena mixtaren iragarkiak dira, nabarmentasuna estremoraino eramanik. Eta nor ez da gogoratzen mixtaren iragarkiaz?

4- Publizitateak gehiago entretenitu baina gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?

Gauza da entretenigarria izan daitekeen iragarki batek, ez duela zertan bere salmentetan izugarrizko igoerarik eduki. Iragarkia ona izan daiteke, denen buruan ibili daiteke, baina ondoren erosketak egitera zoazenean beste marka bat har dezakezu. Beraz originala eta entretenigarria izateak ez ditu emaitzak ziurtatzen.

Lehenik eta behin emaitza onak izateko publizitatea bakarrik nahikoa ez delako, beste hainbat faktore sozioekonomiko ere kontutan izan behar dira, eta nola ez produktua bera nolakoa denak du garrantzirik handiena.

Hala ere originaltasuna positiboa dela esan behar da, egokiena oreka puntu bat bilatzea izango zen sormen lana eta eman nahi den mezua eta marka ongi azaltzearen artean.