2010-05-28

1.ARIKETA: Internet & eraginkortasuna

Interneten hamabost minutuz ibili ostean, lau orrialde hauek bisitatu ditut:

http://www.tuenti.com/ , http://www.volcompipelinepro.com/ , http://www.berria.info,/
http://real-sociedad.diariovasco.com/ eta http://www.marca.es/

Bidaia honetan banner-en batzuk aurkitu ditudala gogoratzen dut eta baita pop-up bat ere. Azken hau orange markaren iragarkia zela gogoratzen dut, ez atentzioa deitu didalako, normalean berehala ixten baititut ia zer den edo zerrena den begiratu aurretik, baizik eta ixteko eman diodalako 2 edo 3 bider eta ordenagailua erdi blokeatu bezala egin zait eta gutxi gora behera minutu erdi batez izan dut begien aurrean “ORANGE”marka izena. Banner-ak ikusi ditudala ere gogoratzen naiz, baina, bakarra dut buruan, “paginas amarillas”-ena, irakurtzen ari nintzenaren alboan baitzegoen. Hala ere ez dut honen gainean klik egin, eta ez naiz beraien webgunera heldu.

Ondoren, bisitatu ditudan bweb orrialdeetara itzultzean eta dagoen publizitatean arreta jartzean, konturatu naiz hauek publizitatez beterik zeudela (banner asko, hainbat pop-up eta spam bat edo beste), batez ere marca kiroletako egunkariaren orrialdea.

Interneteko publizitatea orokorrean ez zait oso eraginkorra iruditzen, banner-ei normalean ez zaiela kasurik egiten uste dut eta pop-up direlakoak atentzioa bereganatzen dute pantailan agertzen direnean, baina molestatu egiten dute agertzean eta berehala ixtera jotzen dugu normalean zer den ikusi aurretik, nik behintzat bai. Eta spam-ei dagokionez oraindik eta okerragoak direla uste dut, jendeak birus bat izan daitekeela uste duelako.

Bestalde, esan beharra dut zauden orrialdearekin erlazioa badu publizitateak (banner, pop-up...), eraginkorra izateko askoz aukera gehiago duela, interesgarria suerta baitaiteke erabiltzailearentzat. Adibidez, motor munduaren inguruko orrialde batean bazabiltza segur aski gustuko duzulako izango dela eta hor karting zirkuitu baten iragarkia azaltzen bada, bannerra adibidez, logikoa izango zen banner horri jarraituz iragarlearen webgunera iristea.


Hala ere uste dut Interneten publizitate eraginkorra egiteko aukera oso onak badaudela. Internetek, iragarle eta kontsumitzailearen arteko harremana sustatzen laguntzen baitu. Azkenaldian sare sozialek izugarrizko indarra lortu dute, eta hor beste publizitate mota bat egin daiteke. Markaren profila sortuz...
Iragarkia youtuben jartzea ere aukera on bat izan daiteke, hau entretenigarria eta gustagarria bada jende askok ikusiko duelako, marketin biralak duen indarra aprobetxatuz.


Laburbilduz, esango nuke internetek beste era bateko publizitatea behar duela, banner, pop-up, spam eta horrelakoak ez baitira eraginkorrak.

No hay comentarios: