2010-05-28

4.ARIKETA: Eraginkortasuna saritzen

Efikazia sarien helburua ez da kreatibitatea saritzea, beste sari gehienenak bezala, baizik eta izenak dioen modua efikazia saritzen da.

Efikazia sarian parte hartu ahal izateko kanpainaren efikazia datuekin demostratu behar du iragarle bakoitzak. Errentagarria izan bada kanpaina, salmentak zenbat handitu diren erakutsi beharko du iragarleak, eta igoera hori kanpaina publiziatarioaren ondorioz etorri dela demostratu. Marka irudiaren kanpaina bat izan ezkero, honek izandako emaitzak demostratu behar dira, notorietatea zenbat handitu den adieraziz, markaren identifikazioaren eboluzio erakutsiz….

Premio hauen kasuan, saria enpresa iragarlearentzat izaten da eta ez publizitate agentzientzat. Azken finean iragarleei axola zaiena publizitatearen eraginkortasuna da, emaitza batzuek izateko inbertitzen dute publizitatean, ez publizitate polit bat egiteko. Ez zaie inporta iragarkia parregarria, negargarria edo zentzurik gabeko izatea, ondoren emaitzak onak badira.

Hala ere nik uste dut iragarle batek irabazten duenean premio hau, publizitatea egin dion agentzientzat ere oso ona dela. Aurtengo efikazia sarien garailetako bat izan den Ikearen kanpaina egin duen agentziak seguru ez duela lanik falta datorren urtean.

Hona hemen 2009ko efikazia sarien irabazleak:
Ikus dezakegunez atrapalo.com, Ikea, Linea Directa Aseguradora eta trina izan dira lehen saria jaso duten lau iragarleak.

Eta urte bereko publizitate inbertsioari begiratzen badiegu, lehen 20etan bakarra ageri zaigu, Linea Directa Aseguradora.

Hau datu esanguratsua dela uste dut. Honek erakusten digu publizitate eraginkortasuna ez dagoela zuzenki inbertsioarekin loturik. Hau da gehien inbertitzen duenak ez du publizitate eraginkorrena egiten. Hala ere uste dut publizitate eraginkor bat egiteko, inbertsio garrantzitsu bat egin behar dela. Beraz nahiz eta zuzenki lotuak ez egon eraginkortasuna eta inbertsioa, harremana dute.

No hay comentarios: