2010-05-28

2.ARIKETA: Sare sozialen eraginkortasuna

Gogoeta

Sare sozialen mundua nahiko berria da niretzat. Orain dela urte bete ingurutik naiz Tuenti sare sozialaren erabiltzaile. Eta ez dut konturik beste sare sozialetan, hala nola, facebook, twitter...

Tuentia bastante erabiltzen dut baina ez naiz sekula bertako marketin ekintza baten parte sentitu, normalean ez baitiet kasurik egiten hauei. Nire interesekoa izan ezkero agian hartuko nuke parte, baina, normalean ez zaizkit interesatzen. Hala ere gehienetan premioak eskaintzen dituzte bertan izena eman edo parte hartzen baduzu. Eta hori bai da denon gustokoa. “Sorteamos un viaje a Londres entre los participantes” eta honelakoak azaltzen dira. Hala ere ez dut parte hartzen. Pentsatzen baitut milaka pertsona horien artean ez zaidala tokatuko. Gainera normalean horrelako gauza guztietako formularioak bete behar dira. Eta formularioek gogaitu egiten naute.

Esan beharra dut bederen, behin estilo honetako marketin ekintza batean parte hartu nuela orain urte batzuk, baina korreoaren bitartez. Audi A3 baten zozketan sartzen zinen bertan. Diseña tu coche jartzen zuen link baten gainean eta honen gainean klik egin ezkero web orrialde batera eramaten zintuen eta kolorea, llantak, barruko dekorazioa... aukeratzeko aukera ematen zuen.

Tuentiari dagokionez bost modu desberdin daude bertan publizitatea egiteko:

1- Ekitaldien bitartez: ekitaldi bat sortzen du iragarle batek eta ondoren gonbidapena bidali ekitaldi horretarako. Ondoren pertsona gonbidatuak beste batzuk gonbidatzen dituzte, honela kate bat sortuz. Dohainik egiten duzu publizitatea marketin birala baliatuz.




2- Babestutako ekitaldien bidez: iragarle garrantzitsuek erabiltzen dute (coca-cola, movistar...) eta beste iragarkiengatik ezberdintzeko


3- Orrialde bat sortuz: orrialde edo profil bat sortzen du iragarleak eta ondoren lagun izateko inbitazioa bidaltzen die batzuei, eta ekitaldien moduan kate bat sortzen da hemen ere eta hau ere doaneko publizitatea da.

4- Iragarlearen bideo bat txertatuz: tuentian sartzean beheko partean agertzen da iragarlearen bideo bat. Normalean spot bat izaten da. 5- Banner bidez: tuentia kargatzen ari denean agertzen da pantalla erdian. Bannerra izan arren beti ikusten duzu, tuentia kargatzen ari baita momentu horretan eta zai baizaude pantailari begira eta hori bakarrik azaltzen da. Gainera nola bestela ere kargatu egin behar den ez du molestatzen beste bannerek bezala. Normalean banner bat agertzen denean, ondoren iragarle berberaren bideo agertzen da tuentira sartzea .
Nik uste dut sare sozialak publizitatea egiteko egokiak direla, marketin biralaren bitartez jende askorengana irits baitaiteke diru gutxirekin. Batzuetan dohainik. Gainera lagun batek gonbidatzen bazaitu interesgarria izango dela uste duzu eta konfiantza ematen dizu, beraz normalena iragarlearen ekitaldia edo orrialdea bisitatzen duzu. Gero norberak ikusiko du interesatzen zaion ala ez baina behintzat ikusi egingo du. Interneteko beste publizitate mota askotan, banner, pop-up, spam... gehienetan ez duzu ikusi ere egiten zerrenak diren, berehala ixteko joera baitugu askok.
Gainera sare sozialek harreman zuzena ahalbidetzen dute iragarlearen/saltzailearen eta hartzailearen/kontsumitzailearen artean.
Hala ere desabantaila bat ikusten diot sare sozialetan publizitatea egiteari. Sare sozialen erabiltzaile nagusiak gazteak dira, beraz ezin zara xede talde guztietara heldu. Tuentiren kasuan adibidez xede taldea oso gaztea da, 16-30 urte artekoa gutxi gora behera.

Laburbilduz uste dut sare sozialetan publizitate eraginkorra egin daitekeela, izugarrizko kobertura lortuz diru gutxirekin, beti ere xede taldearen mugak kontuan izanik. Marka txikientzat izugarrizko aukera da sare soziala publizitatea egiteko.

No hay comentarios: