2010-06-07

8.ARIKETA: Publizitatea entretenimentua edo salmenta tresna?

1-Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?

Nik uste nuen jende gehiena asebetetzen zela iragarkiak gehiegitan ikusi ondoren. Eta horrek iragarki hori ikusi nahi eza edo gorrotoa ere ekar zezakeela uste nuen. Beraz iragarki horrekiko jarrera ezkorra sortuz.

Argitu behar da, orokorrean iragarki bat zenbat eta gehiago ikusi, hau da frekuentzia edo maiztasuna handiagoa izan, hau eraginkorragoa izatea ahalbidetzeb du, beti ere, errepikapen horrek muga batzuk errespetatuz. Eta mugi hori gainditzen denean, lehenago esan dudan moduan, gogaikarria suerta daiteke.

Baina artikulu honetan nire usteen aurkako datuak agertu dira. Jendearen %91,4ari ez dio molestatzen dagoen publizitate saturazioak. Beraz ni molestatzen diotenen %8,6ko talde txikian nago.

Gainera saturazio honekin, hartzaileak buruan iragarki batzuk bakarrik geratzen zaizkio. Gure burmuina ez baita kapaza iragarki horiek guztiak gogoratzeko. Beraz, saturazio hau iragarleentzat oso txarra da.

2-Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditu etekinak egoera horretatik?

Legeriaren arabera ordu betean gehienez 10 minutu publizitate egon beharko lirateke. Eta artikuluan esaten denez, Tele5 eta Antena3-ek beraien emisioaren laurdena ematen diote publizitateari. Hau da 15 minutu ordu betero. Beraz, legeria urratzen dute.

Hala ere, expediente administratibo bat edo beste bakarrik irekitzen zaizkie kate hauei, azken urteetan egunero ari direnean legea urratzen. Gainera honegatik santzioren bat jarri izan dioten bakoitzean telebista kateek hau arazorik gabe onartzen dute, santzio ekonomikoa miseria bat baita, gehiegizko saturazio horrekin, egunero irabazten dutenarekin konparaturik.

Horrela, nahiz eta teorian isun edo zigor hori legea urratzen duten bakoitzean (egunero) ezarri beharko zitzaiekeen, praktikan oso gutxitan jasotzen dute zigorra. Eta gainera, lehen esan bezala, zigorra ezarrita ere berean jarraitzen dute, legearen aurka doan ekintza hori egitearren lortzen dituzten etekinak izugarrizkoak baitira.

Legeria hau betearazi beharko lukeen Zientzia eta Teknologia sailak ez ikusiarena egiten du, beraz esango nuke berau dela legea ez betetzearen kulpable nagusia. Eta garbi dago etekina ateratzen dutenak telebista kateak direla, eta a zer nolako etekinak gainera.

3- Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan?

Iragarki nabarmenak egiteko ahaleginak, mezua aldarazi du. Hau da, lehen produktu edo zerbitzu bat saltzen zen iragarkietan, eta orain istorioa entretenigarriak kontatzen saiatzen dira, beraien konpetentziarekiko ahalik gehien desberdintzeko, eta honela hartzaileak mezu horri buelta batzuk eman diezazkion, ondoren mezu hori gogoratuz iragarkiaz eta era berean produktuaz, zerbitzuaz, ala markaz gogora daitezen.
Iragarki nabarmenen adibide garbiena mixtaren iragarkiak dira, nabarmentasuna estremoraino eramanik. Eta nor ez da gogoratzen mixtaren iragarkiaz?

4- Publizitateak gehiago entretenitu baina gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?

Gauza da entretenigarria izan daitekeen iragarki batek, ez duela zertan bere salmentetan izugarrizko igoerarik eduki. Iragarkia ona izan daiteke, denen buruan ibili daiteke, baina ondoren erosketak egitera zoazenean beste marka bat har dezakezu. Beraz originala eta entretenigarria izateak ez ditu emaitzak ziurtatzen.

Lehenik eta behin emaitza onak izateko publizitatea bakarrik nahikoa ez delako, beste hainbat faktore sozioekonomiko ere kontutan izan behar dira, eta nola ez produktua bera nolakoa denak du garrantzirik handiena.

Hala ere originaltasuna positiboa dela esan behar da, egokiena oreka puntu bat bilatzea izango zen sormen lana eta eman nahi den mezua eta marka ongi azaltzearen artean.

No hay comentarios: