2010-05-28

3.ARIKETA: Esperimentua amaitu da

Bi astez eduki nuen Facebook kontu faltsua irekita. Maura Deveraux izeneko 25 urteko neska dominikarra izan nintzen bi astean zehar, "Dominican High School"institutuan egin nituen ikasketak, ondoren “Universidad Dominicana O&M”-n egon nintzen eta momentu honetan “Dominican Realty Management” enpresan nago lanean.

Orain azaldu dudan perfil honekin eta googlen aurkitutako neska baten argazkiarekin 35 lagun egin nituen hamabost egunen baitan.Horretarako 100-150 eskaera inguru egin nituen eta hauetatik 28ek onartu ninduten lagun moduan.

Eskaerak egiteko hiru irizpide erabili nituen:

1-Klasekideak eginiko perfil faltsuei lagun izateko eskaintza bidali nien.

2-Kuadrilako eta bestelako lagunei ere lagun izateko eskaera bidali nien, ea nork onartzen ninduen ikusi nahi nuen batere ezagutu gabe eta ondoren onartzen nindutenei arpa pixka bat jotzeko intentzioa nuen.

3- “Puede que conozcas a estos” agertzen zen eta pertsona batzuen lista agertzen zitzaidan baita eta hori ere aprobetxatuz beste hainbat gonbidapen bidali nituen nire lagun izateko.

Emaitzak harritu egin ninduen, ez bainuen uste horrenbeste jendek onartuko zidanik existitzen ez den norbaiten profila sortuz. Espainia, Indonesia, Argentina… -eko jendea egin nuen lagun. Hauetariko baten batek ea nor nintzen galdetu zidan baina ia gehienek ez.

Lagunei dagokionez, aldiz, hiru bakarrik izan ziren onartu nindutenak eta hauetariko biek ea nor nintzen galdetu zidaten. Hirurak mutilak ziren. Eta ez dute parejarik. Nik beraiekin ligatzeko intentzioa erakutsi nien, ea webcam-a zuten galdetu nien elkar ikusi ahal izateko… ondo egon zen. Nahiz eta bat pixka bat haserretu egin zitzaidan handik denbora batera ni nintzela esan nionean. Berehala pasa zitzaion ordea haserrea.

Gainera zazpi lagun eskaera iritsi zitzaizkidan bi asteren barnean, honela nire lagunen kopurua 35 arte igoz. Eta honek bai harritu ninduela searo. Nola da posible existitzen ez den pertsona bati, beraz inork ezagutzen ez duen pertsona bati, lagun eskaera bat bidaltzea? Nik ez dut ulertzen.

Esperimentu honek erakutsi dit jende askok batere ezagutzen ez duen jendea onartzen duela lagun moduan sare sozialetan, nik inoiz egin ez dudan gauza. Eta honek bere arriskuak ditu, jendearen inguruko informazio asko lor baitaiteke.

Honela, garbi ikusten da marka batek lor dezakeen kobertura sare sozialak erabiliz izugarria dela. Nik 150 lagun eskakizun eginda 28 lortu nituen. Beraz imajina marka batek zer lortu dezakeen.

Hala ere ez dut uste kanpaina bat sare sozialetan bakarrik publizitatea eginez eraginkorki aurrera eramatea dagoenik. Xede taldearen muga baitute sare sozialek. Gazteak izanik bertako erabiltzaileen ia %100a. Hala ere sare sozialak uste dut aukera oso onak direla publizitatea egiteko, lehen esan dudan moduan izugarrizko kobertura lortzea ahalbidetzen baitu eta gainera iragarle eta hartzailearen arteko tratu zuzena ahalbidetzen du.

Orokorrean uste dut Internetek eskaintzen dituen abantailei esker marketin zuzena eta birala oso modu errazean eta ekonomikoan gauzatu daitekela. Enpresa guztiak, txiki zein handi, aurrekontu milonario zein oso txikia eduki, milaka pertsonarengana heldu daiteke, sare sozialetan marketin estrategia on bat garatu ezkero.

No hay comentarios: